XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Au onela dela, egiten ikusten dozun torre au, neu nerau naz, Eliza, leen eta orain agertu yatzuna.

Beraz, itandu edozer torreari buruz eta neuk agertuko dautsut, santuakaz (edo kristauakaz) poztu zaitezan.

4. Andera esan neutsan nik, ori niri agertzeko duin nazala uste izan ba'dozu, agertu egidazu.

Eta arek: Agertzea egoki dakizun guztia agertuko yatzu, zure biotza Jaungoikoagaz egotekotan eta ikusi dagizun ezertxoaz be ezpaitan ez egotekotari (39) Cfr. Didaje, IV, 4.

5. Orduan auxe itandu neutsan: Andera, zegaitik dago torrea ur-gaiñean eginda?.

Leen esan neutsunez erantzun eustan, oso maltzurra zara eta ardura andiaz arakatzen dozu; arakaturik, ba, egia idoroko (aurkituko) dozu.

Au olan dala, entzun torrea zegaitik dagoan ur-gaiñean eginda: zuen bizia uraren bidez salbatu dalako eta uraren bidez salbatuko dalako (40) Edo bardin dana, bateoaren bidez.

Baiña, torrearen oiñarria Izen guztialdun eta aintzatsuaren itza da, eta torre orrek Jaun guztiz Gorenaren aal-izate ikus-eziñaren bidez irauten dau.

IV. Itza arturik, auxe esan neutsan: Andera, au andia ta zoragarria da.

Eta torrea egiten diarduen sei gazteok, nortzuk dira?.

Oneik erantzun eustan, leenen egiñak izan ziran Jaungoikoaren aingeru santuak dira; orrexei emon eutsen Jaungoikoak Berak egindako guztia (kreaziñoa), egindako guztia geitzeko, eta agintzeko (41) Cfr. Sap. 2. Papias: IV'gn. Idatz-atala.

Beraz, onexein lanaz osotuko da torregintza.

2. Eta arriak dakarrezan besteak, nortzuk dira?, itandu neutsan.

Orreik be esan eban Jaungoikoaren aingeru santuak dira; baiña zazpi areik bikaintasunez oneik baiño gorago dagoz (42) Angeruen arteko aldea Biblian be agertzen da: .

Eta torregintza amaitu daitenean, guztiak batera ospatuko dabe jai bat torrearen inguruan eta Jaungoikoa goratuko dabe, torregintza amaitu zalako.

3. Arrien antz-agiria.

- Beste itaun bat egin neutsan: Andera, arriak nun gelditu ziran eta areitariko bakoitzak zer adierazoten dauan nai neuke jakin.

Eta arek, erantzunik, auxe esan eustan: Guztiak baiño duiñago al-zara zu, au agertua izan dakizun?.

lzan be, beste batzuk zu baiño aurreragokoak eta obeak dagoz, eta arexei yake egoki ikusketok agertzea.

Baiña Jaungoikoaren izena goratua izan dadin (43) Cfr. II'gn. Ikusketa, zeuri egin eta egingo yatzuz aurrerantzean be ikusketa oneik ezpaitan dagozanakaitik: (...).